1966ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 49. edizioa izan zen. 1966komaiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3976 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Gianni Mottak, batez beste, 35,744 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Monte-Carlon hasi eta Triesten amaitu zen.
100 txirrindularik hasi eta 83k amaitu zuten proba.
Julio Jiménez avilarra Jacques Anquetilen Ford taldean joan zen Italiako Girora, frantziarraren baimenarekin italiar itzulian parte hartzeko. Jiménez oso forma onean iritsi zen, eta hala, bigarren etapan, mendate tontorrean amaitu zen lehena, etapa garaipena eta maglia arrosa lortu zituen, gainontzeko faboritoei minutu bat baino gehiago ateraz. Anquetilen aholkuei entzungor eginez, eta beranduago Jiménezek berak akats taktikotzat hartu zuena, espainiarrak lidertza ahal izan zuen denbora guztian defendatu zuen, maglia arrosa hamaika egunez jantziz, une horretan, espainiar batek Italiako Giroan lortutako errekorra izan zelarik.
Jimenezek lidertza 13. etapako banakako erlojupekoan galdu zuen, aurreko edizioaren irabazlea izan zen Vittorio Adorniren mesedetan. 1966ko edizio honen irabazlea izango zen Gianni Mottak maglia arrosa 15. etapan bereganatu zuen, non Jimenezek irabazi zuen eta italiarra bigarren izan zen, hogeita hamar segundora. 17. etapan biek berriz ihes egin zuten, biak, helmugan, gainontzekoei minutu bat baino gehiagoko abantailarekin sartuz, oraingoan italiarra lehen postuan eta espainiarra bigarrenean.
Giro honetan hasi zen Motta eta Gimondiren arteko lehia, zenbait urte iraungo zuena. Era berean, puntukako sailkapena ofizialki ezarri zen urtea izan zen, sailkapen honen liderra gorri koloreko maillot batekin identifikatuz. Motta bera izan zen puntukako sailkapenaren lehen garailea. Bere aldetik, Franco Bitossik hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen mendiko sailkapena, sailkapen honetan Julio Jiménez bigarren izan zelarik.